Iris da Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloa. Haren helburua da babestea eta bizkortzea enpresen, ETEen eta autonomoen eraldaketa digitala, bai eta erraztea ere Nafarroako sektore publikoaren digitalizazioa.
Nafarroako digitalizazio leihatila bakarradenez, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu, baita enpresek eskura dituzten laguntza publikoen bilduma bat ere, prozesu horri ekiteko. Esperimentaziorako balio erantsi handiko zerbitzuak emateaz gain, prestakuntzarako, azpiegitura teknologikoetarako, eta parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko sarbidea eskaintzen du, nazioan eta Europan Berrikuntza Digitaleko Poloen Europako Sareko beste erakunde batzuekin.
Nafarroako Gobernuak sustatzen du IRIS, eta ADItech-ek koordinatzen. Horretaz gain, bertan parte hartzen dute eta laguntzen Nafarroako berrikuntza ekosistemako erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuenek, eta eskualdeko sektore ekonomiko nagusiak hartzen ditu kontuan: automozioa eta mekatronika, nekazaritzako elikagaiak, energia, sormen-industriak, turismoa eta doitasunezko medikuntza pertsonalizatua.
Eskualdea
|
EDIH |
TEKNOLOGIAK
|
BALIZKO APLIKAZIO EREMUAK
|
---|---|---|---|
Espainia | |||
Frantzia | |||
Italia | |||
Alemania | |||
Herbehereak | |||
Hungaria | |||
Eslovenia | |||
Finlandia | |||
Akitania Berria -Euskadi -Nafarroa | Euroregional European DIHs (DIHNAMIC, IRIS, BDIH) | IA | Osasuna eta fabrikazio aurreratua |
Valentzia | INNDROMEDA | Robotika eta Big Data | Osasuna eta fabrikazio aurreratua |
Kantabria | BDG Kantabria | Superkonputazioa (HPC) eta NGS (sekuentziazioa) | Osasuna |
Gaztela eta Leon | Cyberdih |
Zibersegurtasuna
|
Osasuna eta fabrikazio aurreratua |
Akitania Berria | EDIH DIHNAMIC | IA, Big Data eta Robotika | Osasuna eta fabrikazio aurreratua |
Emilia Romagna | ER2Digit (Emilia Romagna) | IA y HPC | Osasuna eta fabrikazio aurreratua |
Karlsruhe | EDIH Karlsruhe – Digital Hub applied AI/de:hub | IA, Robotika eta Superkonputazioa (HPC) | Osasuna, automozioa eta mekatronika, fabrikazio aurreratua |
North Brabant | Smart Industry Hub South Netherlands | IA, Robotika | Fabrikazio aurreratua, sentsoreak eta materialak, digitalki konektatutako hornikuntza-kateak |
– | am-LAB Digital Innovation Hub | IA, Robotika eta Superkonputazioa (HPC) | Osasuna, automozioa eta mekatronika, fabrikazio aurreratua |
Maribor | EDIH DIHNAMIC | Big Data eta IA | Osasuna, fabrikazio aurreratua, energia berriztagarriak eta elikagaiak |
Tampere | SIX EDIH | IA, Robotika, HPC | Fabrikazio aurreratua eta fabrikazio iraunkorra industria zirkularra eta karbono neutrorako, garraio autonomorako makina adimendunak |
Nafarroa erreferentziazko eskualdea da eraldaketa digitaleko eta berrikuntzako zerbitzuetan, Big Data eta adimen artifiziala erabiliz, bai eremu publikoan, bai pribatuan, baita maila akademikoan ere.
Nafarroa lehen lerroan dago teknologian, zuntzaren garapen aurreratuari eta azpiegitura publikoen digitalizazioari esker, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, konparaziora. Bereziki industrializatutako eskualdea denez (sektore horrek BPGaren % 30 inguru hartzen du), aukera du eraldaketa digitalerantz aurrera egiteko, eta bihurtzeko komunitate guztiz lehiakorra, iraunkorra eta berritzailea.
2021-2027 etapan, Nafarroak S4 agenda garatuko du, eskualdeko ekonomia eraldatzeko agenda, zeinaren bidez bertako ekonomia izanen den iraunkorra, digitala eta lurraldearekin eta pertsonekin konprometitua.