ERALDAKETA DIGITALA INDUSTRIA ETA ENPRESENTZAT, ETE-ENTZAT ETA NAFARROAKO MIKROETE-ENTZAT

Irisek zerbitzuen katalogo bat eskaintzen die Nafarroako industriei eta enpresei, ETEei eta mikroETEei, haien eraldaketa digitala bizkortzeko.

Historian zehar, enpresek eboluzionatu egin behar izan dute bai eta egokitu ere aldaketa teknologikoetara eta bezeroen zein gizartearen premia berrietara.

Gaur egun aldaketa historiko batean murgilduta gaude, digitalizazioa iritsi baita gure lanetara, harreman pertsonaletara, aisialdira eta erosteko moduetara.

Dagoeneko digitalizaturik dauden enpresak negozio-aukera berriak lortzen ari dira eta, orobat, lehiakortasun handiagoa eta harreman zuzenagoa eta hurbilagoa bezeroekin.

Garaia da ETEek, mikroETEek eta autonomoek eraldaketa prozesuari ekin diezaioten aro digital honetan bizirik irauteko.

ZER EKAR DIEZAIOKE ERALDAKETA
DIGITALAK NIRE ENPRESARI?

Online salmenta

Bezeroen kudeaketa hodeian

Telelana

Izapideak administrazio publikoarekin

Merkataritza-harremanak sare sozialetan

Flotaren kontrola

Zibererasoen aurkako segurtasuna

Marketin digitala

ZURE NEGOZIOA DIGITALIZATZEKO
DIRULAGUNTZAK ETA FINANTZAKETA

Entitate publiko eta erakunde askok eskaintzen dituzte eraldaketa digitalerako dirulaguntzak eta laguntzak, baina zein da egokiena zure negoziorako? Nola egiten da eskaera?

Kontsultatu zure aholkularitzan, jakiteko zein den egokiena zure negozio motarako eta zure digitalizazio premietarako.